lunes, 5 de noviembre de 2007

Iritzia

Munduko multiplayer jokurik garrantzitsuenetakoa da counter strike. Baina ez da entretenigarria delako bakarrik, baizik eta akats gutxi dituelako eta segurua delako baizik. Egiten duen enpresa, Valve, segurua da eta joku pirata gutxien dituen enpresa da. Beraz, anima zaitezte jokuan jolastera, ez baita izugarrizko ona izan behar joku honetan dibertitzeko, baina baita ere esan beharra dago ordu asko sartzen dituzten jendea dagoela eta hauen aurka ezer gutxi egin daitekeela.

Anima zaitez!

Azken bertsioak

Azkeneko bertsioak


Counter Strike: 1.6 bertsioa

Erasoko rifle merkeak agertu ziren eta hilabete gutxietara arma famatuna bilakatu zen.


Counter Strike: Condition zero

Grafiko obekuntzak ezarri zituzten. Jokua errealagoa bihurtu zuten. Armek balio berdina mantendu zuten. Beraz, 1.6 bertsioaren berdina da baina errealagoa.



Counter Strike: Source

Grafikoak askoz hobeagoak egingo dituzte. Zeharo erreala bihurtuko da. Motor grafikoa aldatuko dute. Armen balio berdina utziko dute. Pirateoko segurtasuna handitu egin zuten eta ezin da joku horretan jolastu lehenago kontu bat erosi gabe.

lunes, 29 de octubre de 2007

Armak

Eskopetak:Bala asko aldi berean botatzen duen arma da.

Benelli M3 Super 90: Eskopeta honen balak min ikaragarria egiten dute distantzia motzean. Errekarga mantsoa du.




Benelli XM1014: Eskopeta semi-automatikoa da.Errekarga azkarra du baina beste eskopeta baino zabalago jaurtitzen ditu balak.


Fusilak eta Rifleak: Bere azkartasuna eta potentziarengatik Counter strikeko arma hoberenak dira

Ak-47:Terroristentzako fusila da.Kalasnikova rifle oso zehatza da baina rafaga sistema erabiltzean bere zehaztasun osoa galtzen du.



M4A1:Anti-terroristen riflea. Fusil honek atzerapen txikia du eta Ak47 bezain zehatza baina mugimetzean bere zehaztasuna galtzen du.



AWP (Arctic Warfare Police):Rifle frankotiratzaile hau jokuan dagoen armarik boteretsuena da. Rekarga oso mantsoa du baina bala bakar batekin aurkari bat edo gehiagori emateko aukera dezu.


Metrailadoreak:Jokuko arma pisutsuenak metrailadoreak dira.

M249:Edozein distantziatik tiro egitean min ikaragarria egin dezake. Jokuko arma pisutsuena da.

Profesionalak

Espainia mailan, munduan zehar partidak eta lehiaketak jokatzen dituzten talde asko eta kalidadekoak aurkitu ditzakegu. Horietako importanteena x6tence izeneko taldea izango litzateke, nahiz eta Redcode ere atzean ez geratu. x6tence taldea, mundu guztien da ezaguna. Hemen duzue beraien kalidadea erakusten duen bideo bat:


Hala ere, gaming-a alemanian eta korean zabalduagoa dago, eta beraz, bertan talde obeagoak aurki ditzakegu. Baina pertsona hauek, egunero jolasten dute Counter Striken eta dirua ere irabazten dute. Argi dago edozein ezin daitekeela maila horretara iritsi. Hemen duzue espainiako jokalari onenaren bideo motz bat:

Tresneria

Kevlar-txalekoa: Gorputza babesten du.Ez ditu balak zeharo gelditzen, beraien eragina gutxitzen baizik. 650$ balio du.
Kaskoa: Burua bakarrik babesten du.Ez ditu balak zeharo gelditzen baina bere eragina gutxitzen du. Kaskoa txalekoarekin erosi behar da eta 1000$ balio du.
Riot shield: Balen aurkako eskudoa da. Honek balak gelditzen ditu baina bi eskuen beharra duten armak ezin dira eraman.
Jaurtitzeko materiala: -Granadak: leherketa bat egiten dute etsaiari mina eginez.
-Flashbang: Izugarrizko argia jaurtitzen du etsaia itsutuz segundu batzuetarako.
-Ke granadak: Hau bota ez gero, kea aterako da minutu baterako gutxi gora-behera eta ikusgarritasuna gutxitzen du
Bomba desaktibatzeko materiala: Poliziak bakarrik eraman dezakete.Hau gabe bomba 10 segundutan desaktuba daiteke eta honekin bost segundutan.
Iluntasunerako betaurrekoak: Iluntasunean argi ikusteko balio du baina normalean ez da erosten.

Arau ofizialak

Lehiaketa asko egiten dira joku honetan, eta logikoa denez, arauak daude. Arau hauek beti berdinak izaten dira eta denek errespetatu behar dituzte. Arauak hauexek dira normalean, lehiaketako antolatzaileak aldatzen ez badute:

Bost pertsona beste bosten kontra jokatuko dute. Lehenengo talde bat terrorista izango da eta ondoren polizia. Lehenengo txandan 15 erronda jokatuko dira. 15 errondak bete direnean, talde aldaketa gertatuko da eta hortik, lehenago irabazi dituen errondak kontatuta, 16 irabazi dituenak partida irabaziko du. Adibidez: talde batek terristen taldean 9-6 (guztira 15) irabazten badu, ondoren polizien taldean 7 erronda irabazi beharko ditu partida irabazteko.

Erronda bakoitzaren denbora minutu bat eta 45 segundukoa izango da. Ezin da mapen akatsez baliatu abantaila lortzeko. Bombak jarri eta leherketa egin arte igaro behar duen denbora 35 segundukoa izan beharko du. Mapa hauetan jolastuko dira partida ofizialak: de_dust2, de_train, de_nuke, de_cbble, de_inferno(Ondoren mapa hauen planoak jarriko ditugu zuek ikus dezazuen.

Lehiaketak, gehienbat Counter Strike: 1.6 bertsioan jolasten dira nahiz eta azkenaldian Counter Strike: Sourcen ere jolastu. Counter Strike: Condition Zero jokuan ez dira ia lehiaketak egiten.

viernes, 19 de octubre de 2007

Counter Strike: Historia

Lehenengo Beta

Lehenengo beta publikoa izan zen joko honetan.

Bigarren Beta

Arma berriak gehituko dira jokura: AK-47a, SG552 Commandoa eta Desert Eagle delako pistola. Isilgailua gehitu zen USP pistola eta M4A1rentzat. Iluntasunean ikusi ahal izateko betaurrekoak ere ezarri zituzten.

Hirugarren Beta

Arma berri gehiago: P90, labana eta kaskoa.

Laugarren eta Bosgarren Beta

Laugarren betan gameplay modu berri bat atera zuten, Defusal. Arma berri gehiago gehitu zituzten.

Seigarren Beta

Misio berriak atera zituzten eta arma asko aktualizatu egin ziren.