lunes, 29 de octubre de 2007

Arau ofizialak

Lehiaketa asko egiten dira joku honetan, eta logikoa denez, arauak daude. Arau hauek beti berdinak izaten dira eta denek errespetatu behar dituzte. Arauak hauexek dira normalean, lehiaketako antolatzaileak aldatzen ez badute:

Bost pertsona beste bosten kontra jokatuko dute. Lehenengo talde bat terrorista izango da eta ondoren polizia. Lehenengo txandan 15 erronda jokatuko dira. 15 errondak bete direnean, talde aldaketa gertatuko da eta hortik, lehenago irabazi dituen errondak kontatuta, 16 irabazi dituenak partida irabaziko du. Adibidez: talde batek terristen taldean 9-6 (guztira 15) irabazten badu, ondoren polizien taldean 7 erronda irabazi beharko ditu partida irabazteko.

Erronda bakoitzaren denbora minutu bat eta 45 segundukoa izango da. Ezin da mapen akatsez baliatu abantaila lortzeko. Bombak jarri eta leherketa egin arte igaro behar duen denbora 35 segundukoa izan beharko du. Mapa hauetan jolastuko dira partida ofizialak: de_dust2, de_train, de_nuke, de_cbble, de_inferno(Ondoren mapa hauen planoak jarriko ditugu zuek ikus dezazuen.

Lehiaketak, gehienbat Counter Strike: 1.6 bertsioan jolasten dira nahiz eta azkenaldian Counter Strike: Sourcen ere jolastu. Counter Strike: Condition Zero jokuan ez dira ia lehiaketak egiten.

No hay comentarios: